Larunbata gauean atxilotu dituzte bost gizonak. Lau kalean atxilotu dituzte, bizilagunek neskarekiko "portaera arraroak" adierazi ondoren poliziari, eta bostgarrena geroago, neskak erasoa salatu ostean.
Atxilotu ondoren, neskak salatu du lau gizonek ukituak egin dizkietela eta bostgarrenak sexu erasoa. Azkenekoa da neskak ezagutzen zuen bakarra. Bost gizonek salaketak ukatu dituzte, eta astelehenean pasako dira epailearen aurretik kasuaren atestatua egitera.
Tuterako Polizia Munizipala eta Foru Polizia gertatutakoa ikertzen ari dira.
37 urteko gizona atxilotu dute Tuteran, emazteak erasoa salatu ondoren. Beste gizon bat ere atxilotu dute, 46 urtekoa, gauza bera leporatuta.
Gainera, emakume batek salatu du 31 urteko semeak kolpatu egin duela eta atxilotu egin dute, tratu txarrak leporatuta.