Iruñeko udaltzainek emandako datuen arabera, asteburuan lau gizon atxilotu zituzten, indarkeria matxista eragotzita. Horrez gain, Gasteizen beste gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egiteagatik.
Indarkeria matxista kasuek ez dute etenik. Plentzian ere, jazarpen matxista salatu zuen emakume batek, eta talde feministek deituta elkarretaratzea egin zuten joan den igandean, biktimari elkartasuna adierazteko.