argia.eus
INPRIMATU
Bost euskal preso politiko Euskal Herriratu eta bi hurbildu dituzte
  • Unai Bilbao, Ibai Beobide, Igor Portu, Joanes Larretxea eta Andoni Goikoetxea Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko espetxeetan dira. Mikel Azurmendi eta Manex Castro El Duesora lekualdatu dituzte.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 12a
Martuteneko espetxera lekualdatu dituzte euska preso politikoetako bi. Argazkia: wikipedia.org

Etxeratek jakinarazi ditu “azken egunetan” egin dituzten euskal preso politikoen lekualdaketak. Portugaleteko Unai Bilbao Solaetxe Darocako espetxetik Arabako Zaballakora mugitu dute; Bilboko Ibai Beobide Arza Burgosetik Basaurira; Lesakako Igor Portu Juanena Darocako espetxetik Iruñekora; Hernaniko Joanes Larretxea Mendiola Asturiaseko Villabona espetxetik Donostiako Martutenera; Gazteluko Andoni Goikoetxea Gabirondo El Duesoko espetxetik Martutenekora.

Halaber, beste bi preso lekualdatu dituzte Euskal Herritik hurbilago dauden espetxeetara. Beasaingo Mikel Azurmendi Peñagarikano Zaragozako Zuera espetxetik Kantabriako El Duesora espetxera lekualdatu dute; Villabonako Manex Castro Zabaleta Zaragozako Darocako espetxetik Kantabriako El Duesora.