Bost arrazoi Hewlett Packardi boikota egiteko

  • Hewlett Packard (HP) munduko informazio teknologia enpresarik handienetarikoa da. Denbora luzez Pentagonoaren hornitzaile militarra izan da; eta ordenagailuak, inprimagailuak eta beste hainbat informatika-produktu saltzen ditu munduan.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

HPk presentzia masiboa duen herrialde bakarrenetakoa da Israel. Who Profits eta Global Exchange erakundeen arabera, duela 48 urte hasitako Zisjordania eta Gazaren israeldar okupazio ilegala mantentzeko babes erabakigarria ematen du HPk. Horrela laguntzen du HPk okupazioa mantentzen:

Kontrol postu militarrak: Zisjordanian sakabanatuta dauden kontrol postu militarren sarea (Abu Dis, Belen, Ephraimen Atea, Hebron, Jenin, Jerico, Nablus, Tulkarem eta Tarkumia, adibidez) da israeldar okupazioaren alde jasanezinenetariko bat. Kontrol postu hauek palestinarren mugimenduak gogor mugatzen dituzte, palestinar ekonomia hondatzen dute eta enplegu, lanbide eta osasun eskubideak oztopatzen dituzte. HPk kontrol postu beldurgarri hauetan israeldar militarrek erabiltzen duten identifikazio txartel biometrikoen BASEL sistema diseinatu zuen eta mantentzen du.

Identifikazio sistemak: judutarrak ez diren Israelgo herritarrak baztertzen dituen identifikazio sistema pertsonala mantentzen du Israelek. Sistemak etnia eta erlijioaren arabera sailkatzen ditu herritarrak. Israelgo judutarrek txartel urdinak dituzte eta Israelen sar daitezkeen palestinarrek txartel laranjak eta berdeak jasotzen dituzte. HPk sistema hau diseinatu zuen, txartelak ekoizten ditu eta beharrezko informazioa gordetzen du. 

Itsas Armadarentzako informazio teknologia: israeldar itsas armadak legez kontrako Gazako blokeoa mantentzen du, palestinar arrantzaleen lana mugatzen du eta operazio militarretan Gaza bonbardatzen du. HPk israeldar itsas armadaren teknologia informazioaren estruktura mantentzen du eta israeldar armadari funtsezko tresna informatikoak saltzen dizkio.

Kolonia ilegalak judutarrentzat soilik: HPk Beithar Illiteko kolonia ilegalan garapen zentru bat dauka. Aldi berean, soilik judutarrak onartzen dituzten Zisjordaniako bi kolonia handienetarikoen (Mod’in eta Ariel) teknologia zerbitzuen hornitzailea da.

Israelgo kartzelak: Hainbat ekintzaile politiko palestinar daude espetxeratuta Israelgo kartzeletan. HP kartzeletako ekipamendu informatikoen hornitzailea da eta kartzeletan erabiltzen diren hainbat sistema informatiko mantentzen ditu. 

Zisjordania eta Gazako legez kontrako israeldar okupazioa laguntzeko HPren jarduera guztiak ez dira publikoak. Beraz, aurreko zerrenda HP gaitzesteko nahikoa bada ere, ziurrenik ez ditu jarduera guztiak jasotzen. Mesedez, etzazu Hewlett Packarden produkturik erosi.

Artikulu hau Komite Internaizonalisten webgunetik ekarri dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude