Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari. Isilik baina sailburua eta lehendakaria gogoan; beranduegi iristen den menpetasun neurriak balio ez duen bezala beranduegi dabilen justizia ez da justizia. Osakidetzan bezala Justizia egoteko Justizia Sailean ere baduzue nahiko lan!
Xabier Etxaniz Erle