Tuteran bizi da gizona eta Espainiako Poliziak joan den astelehen goizaldean atxilotu zuen, ustezko sexu delitua egin zuelakoan. Biktimari zauriak eragin zizkion eta sakeleko telefonoa lapurtu.
Erasoak jasan zituen emakumezkoak joan den igandeko 20:00 aldera salatu zizkion gertaerak Espainiako Poliziari. 39 urteko emakumezkoak arropak hautsiak zituen eta zauriak aurpegian, eta salatu zuenez, pixka bat lehenago gizon batek eraso egin zion, bortxatu nahian.
Biktimak adierazi zuenez, bakarrik zegoenean eraso zion gizonak, birritan gainera. Emakumearen lagun bat itzuli zenean alde egin zuen erasotzaileak. Emakumea bertan artatu ondoren, Poliziak ospitalera eraman zuen. Epailearen aginduz, espetxeratu egin dute gizona.