argia.eus
INPRIMATU
Bortxaketa justifikatu daitekeela uste dute Europar Batasuneko hamar biztanletik bik
  • Europar Batasuneko hamar pertsonatik ia bik (%17) uste dute emakumeak izan ohi direla indarkeria kasuen errudunak, bik (%22) dio emakumeek asmatu edo puztu egiten dituztela indarkeria kasuak eta batek (%11) uste du bortxaketa ez litzatekeela ilegala izan beharko. Europarrek indarkeria matxistaren inguruan duten pertzepzioa aztertzeko Europako Batzordeak egindako ikerketaren datuak dira.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 31

Galdeketan parte hartutakoen %27k dio bortxaketak justifikatuak izan daitezkeela, honako egoeretan: bortxatzailea alkoholaren edo drogen eraginen pean dagoenean (%12), biktima erasotzailearekin etxera borondatez joan denean (%11) eta “modu probokatzailean” jantzita doanean edota ez duenean argi utzi ez duela nahi (%10). Bortxaketak gehien justifikatzen dituzten herrialdeak Errumania (%55) eta Hungaria (%47) dira eta gutxien, ordea, Suedia (%6) eta Espainia (%8).

Horrez gain, bost pertsonetatik ia bik (%17) esan dute maiz emakumeek izaten dutela indarkeria kasuen errua eta %22k dio emakumeek asmatu edo puztu egiten dituztela indarkeria kasuak. Datu honetan Malta dago lehen tokian (%47) eta Suedia azkenekoan (%8).

Inkestatuen ia erdiak (%44) dio berba bidezko erasoak ez direla salatzeko modukoak, eta hamarretik ia bik (%18) dio baimenik gabeko ukipenak, bikotearenganako kontrola edo Internet bidezko erasoak ez liratekeela legez kanpokoak izan beharko. Hamarretik batek (%11) uste du bortxaketa ez litzatekeela ilegala izan beharko.

Taula - Bortxaketa justifikatu daiteke egoera zehatz batzuetan:

Mapa - Biktimek eragin ohi dituzte erasoak:

Mapa - Emakumeek erasoak puztu egiten dituzte: