Mintzagai izan dute Europako Parlamentuan pasa den apirilaren 26an “La Manada” kasuaren gainean Nafarroako Auzitegi Probintzialak emandako sententzia. Honetan, 2016ko Sanferminetako eraso matxista sexu eraso delitutzat jo ordez, sexu abusutzat jotzen da, bortxaketarik egon ez zela argudiatuz. Arrazoia, epaileen arabera, Kode Penalak eraso bat bortxaketatzat jotzeko kriterio bezala darabiltzan indarkeria eta larderia Sanferminetako kasuan eman ez zirela da.
Asteazkenean egindako osoko bilkuran Espainiak bortxaketa delituaren definizioaren gainean egiten duen nazioarteko estandarren aplikazioa izan dute mintzagai, eurodiputatuek gaia osoko bilkuran barne hartzearen alde bozkatu ostean. 188 diputatu agertu ziren gaia osoko bilkuran jorratzearen alde, 136 kontra eta 20 abstenitu egin ziren.
Bileran adostu zutenez, sexu indarkeria kasuak honen baitan ematen den larderia edota indar graduaren arabera ebaluatzea ekidin beharra dago. Baimendutakoak ez diren sexu harremanak bortxaketa gisa aitortzearen alde lan egitearen beharra azpimarratu zuten eurodiputatuek, baita indarkeria sexuala ebaluatzerakoan hau pairatzen duenak izandako erreakzioa zein erasoari aurre egiteko honek erabili duen indarrari erreparatzeari uzteko premia ere. Izan ere, erasoa ebaluatzeko berau jasan duen pertsonaren erreakzioa ebaluatzeak erasoaren gaineko erantzukizuna beronengan jartzen du, kontutan hartu gabe bortxaketa kasuetan biktimaren inmobilizazioa ohikoa dela. Hau azpimarratzera datoz asteazkenean bertan sexu erasoa "abusutzat" hartzearen kontrako testu bateratua publiko egin zuten osasun mentaleko 1.800 profesionaletik gora.
Parlamentuko eztabaidan zehar sexu indarkeria kondenatzearen, zuzenbide alorreko langileei genero ikuspegidun formazioa izatea exijitzearen eta bortxaketaren definizioa Istanbuleko hitzarmenak xedatutakoaren arabera (lege espainiarraren kontrara erasoan eman den larderia edota indarkeriaren araberakoa ez dena) egokitzearen alde agertu dira.
Europar Parlamentuan osoko bilkura ematen ari zen ia une berean NBE Emakumeak-eko koordinatzaile exekutibo Purna Sern-ek, plazaratutako komunikatu batean, “La Manada” auzikoa bezalako sententziek bortxaketen larritasuna gutxiesten dutela adierazten zuen. Azpimarratzen zuen, baita ere, horrelako erresoluzio judizialek emakumeen eskubideak errespetatzeko dauden betekizunen haustea suposatzen dutela.
Amnistia Internazional-ek, bestalde, ohartarazi du soilik sei estatuk jotzen dituztela bortxaketatzat baimenik gabeko sexu harremanak. Estatu horiek Erresuma Batua, Belgika, Luxenburgo, Alemania, Zipre eta Irlanda dira.
Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
“Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.
Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]