argia.eus
INPRIMATU
‘Borrokak’ izango ditu ardatz aurtengo Getxophoto jaialdiak
  • Abuztuaren 28tik irailaren 29ra bitartean izango da Getxophotoren zortzigarren edizioa. “Borrokak” izenburupean, duintasun eta askatasunaren aldeko gudak izango ditu ardatz aurtengo jaialdiak. Horien irudikapen bisualean oinarritutako 20 argazkilariren lanak bilduko ditu.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 28a
The Hell of Copper", Nyaba Leon Quedraogo argazkilariaren irudia, Ghanako hondakindegietan hartua. (Arg.:getxophoto.com)

Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharrera bitartean hartuko du Getxophoto jaialdiak tokirik handiena. Erakusketa-gelak ere izango dira, baina ez-ohiko formatuen aldeko apustua egin dute aurten antolatzaileek; besteak beste, irudiak baso-azpikotan, tela handietan eta lurrean itsatsita dituzte.

Argazkigintzako, kazetaritzako eta literatura munduko hainbat profesionalek ekintza eta tailerrak ere eskainiko dituzte hilabete osoan.

Erakusketako hainbat irudi:

Ratanakiri, Pha Lina

Kanbodiako basoetan bizi direnen guda, haien lurren deforestazio eta desjabetzeen aurka.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/ratanakiri.jpg

Memorias Revolucionarias, Martí Llorens

1936ko Espainiako Gerra Zibila.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/memorias.jpg

The Hijab Series, Boushra Almutawakel

Yemengo emakumeek pairatzen duten integrismo erlijiosoaren aurkako borroka.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/yemen.jpg

Fish & Ants, Mark Remissa

Kanbodiako espezien biziraupenaz.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/fish.jpg

The Pink Choice, Maika Elan

Vietnamen tabua den homosexualitatearen aldeko borrokaren isla.

http://www.argia.eus/fitx/irudiak/vietnam.jpg