Beñat Garaio hurbildu da Hala Bediko Kantoira HIGA ekimenari buruz hitz egitera, Gasteizen egingo den Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, hain zuzen ere.
Ekimenaren helburu nagusia elkar ezagutzea izango da, hau da, munduko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak harremanetan jartzea, borroka partekatua baita gure hizkuntzen aldekoa. Lau eguneko egitarauak hitzaldiak, ibilaldiak, emanaldiak eta askoz ere gehiago biltzen du. Euskaldun, zein atzerritarrak gonbidatu ditu Beñatek izena ematera, apirilaren 13ra arte dago eta epea zabalik.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.