Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituekiko eta bereziki euskararekiko duen politika "baztertzailea" salatzeko egin dute ekintza. Frantziako Polizia lekura agertu da eta Seaskako kideek ekintzaren arrazoiak esplikatu dizkiete. Bi ordu eta gero ekintza amaitutzat eman dute.
Seaskako 30 bat langile eta guraso azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarritzako Bordeleko errektoretzan kateatu dira, Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituekiko eta bereziki euskararekiko duen politika "baztertzailea" salatzeko. Batzuk sarrerako atean kateatu dira eta beste batzuk errektoretzako teilatura igo dira pankartak eskegiz. "Mespretxuari stop" eta "azterketak euskaraz" dioten bi pankarta zabaldu dituzte.
Frantziako polizia ekintzaren lekura gerturatu da. Berriako Ekhi Erremundegi kazetaria bertara joan da eta jakitera eman duenez, atezainak poliziari esan dio jendea teilatura igo delako deitu dituztela eta jada jaitsi direla. Hala ere, bertan geratu dira poliziak eta Seaskako kideek ekintzaren arrazoiak esplikatu dizkiete.
Jon Eiherabide gurasoak sentitzen duten haserrea adierazi du. Egoerarekin aspertuta daudela esan du: "Badira urteak zilegi zaigun gauza bat eskatzen ari garela, azterketak euskaraz egitea". Bordeletik edo Paristik erantzun bat behar dutela gehitu du.
Jon Eiherabide gurasoak sentitzen duten haserrea adierazi du. "Bordeletik edo Paristik baina erantzun bat behar dugu" @berria pic.twitter.com/aIS6005YcN
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) February 22, 2023
Elena Etxelet atean kateatu denetako batek "mespretxu" gisa deskribatu du azterketak euskaraz egiteko eskubidea ez erantzutea. "Ez dugu amore emango", aldarrikatu du.
Elena Etxelet da atean kateatu denetako bat: "Ez dugu amore emanen" @berria pic.twitter.com/cDNxiNsWPY
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) February 22, 2023
Errektorearen kabineteko kideak Seaskako kideekin hitz egin dute eta bilkura bat proposatu diete: "Bilkura bat proposatu digute, baina ez gara horretarako etorri", azaldu du Santxo Ernagak Seaskako kide batek. Erantzunak nahi dituztela gehitu du.
Gaur egun Bordeleko unibertsitatean ikasten duten Seaskako zenbait ikasle ohi ere hurbildu dira ekintzaileei babesa erakustera.