Kataluniako eta Espainiako Estatuko 20 musikari baino gehiagok Valtonyc, Pablo Hasel eta La Insurgenciaren kantuen hitz zigortuak abestu dituzte adierazpen askatasunaren aldeko kantu autoinkulpatorio batean: Borboiak lapur batzuk dira. Bideoklipa Bartzelonako Model espetxean grabatu dute eta astelehenean egin dute publiko.
Ondorengoek hartu dute parte abestian: Frank T, Sara Hebe, Elphomega, Rapsusklei, Tribade, Def Con Dos, La Raíz, Ira Feminista, ZOO, Los Chikos del Maíz, Machete en Boca, Noult eta Homes Llúdrigak. Hemen ere entzun eta jaitsi daiteke, eta bi euro eskatzen dituzte ekarpen gisa.
La Directan jaso duten gisan, Valtonyc musikariaren aurkako espetxe zigorraren berria jakin zenean ondorengo mezua idatzi zuen Pau Llonch-ek sare sozialetan: "Proposatzen dut kantuaren letra hartu eta denok batera errapeatzea artista, idazle, MC eta abarren artean. Zenbat eta gehiago, hobe. @KaseO_real, zer iruditzen? Zer diozue? Joan gaitezen denok espetxera behingoz".
Ondorengoa diote abestiaren helburuari buruz La Directan: "Hilabete eta erdi beranduago, Los borbones son unos ladrones bideoklipak argia ikusi du helburu batekin: Valtonyc, Hasel eta La Insurgencia taldeen lirika zigortuak era kolektibo eta solidario batean abestuz, ardura penalak onartuz, makinaria judizialari erronka botatzea".
No Callarem kanpainaren barnean kokatu dute ekimena.