argia.eus
INPRIMATU
“Boni” Barricadako abeslari eta gitarrista hil da
  • Javier Hernández Boni iruindarrak 58 urte zituen eta Barricada rock taldeko ahotsa eta gitarrista izan zen. Laringeko minbizia zuen eta 2018an ahotsa galdu zuen gaixotasunagatik.

     

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 08a
Javier Hernández 'Boni' iruindarra 58 urterekin hil da.

Oso gaztetatik aritu zen rockaren munduan eta Némesis taldea eratu zuen musikaren bere lehen urratsetan. 19 urterekin hasi zen Barricadarekin 1982an eta urtebete beranduako taldeak bere lehen diskoa argitaratu zuen, Noche de Rock & Roll. Hortik aurrera taldea Euskal Herriko musikagintzaren puntan egon zen, Euskal Rock Erradikalaren olatua izan zen hartan kokatua.

Beste hamaika diskoren ondoren, 2013an Barricadaren banaketa etorri zen. El Drogas-ek [Javier Villarreal] bota egin zutela salatu zuen. Taldeak urte berean amaitu zuen ibilbidea, Iruñean emandako kontzertuarekin. Gaitza tartean, duela bi urte berradiskidetu ziren Boni eta El Drogras, eta honek agur hunkigarria eskaini dio sare sozialetan.

 

 

 

'Boni' eta 'El Drogas`, 2018ko argazki batean, berradiskidetuta.