Plaka bat inauguratu zuten Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko Udalek iragan ostiralean, Guda Zibilean egondako bonbardaketek eraildako bizilagunak omentzeko.
Txomin Egiluz eta Markel Iturrizarrek eginiko ikerketen arabera, gutxienez lau auzokide hil ziren bonbardaketen ondorioz: identifikatu gabeko ume bat, Josefa Okeranza, Segundo Elezkano eta Maria Luz Ginea Usategi.