argia.eus
INPRIMATU
Bolsonaroren aurkako oihuak pandemia betean donut bat erostera joan denean babes neurririk gabe
  • Eskuin muturreko Brasilgo presidente Jair Bolsonarok koronabirusari garrantzia kentzen jarraitzen du eta herrialdeko zenbait agintarirekin enfrentatuta dago bere kriterioaren aurka konfinamenduak agindu dituztelako. Ostegunean herritarrek bere aurkako oihuak egin dizkiote, hiriburuko okindegi batera joan denean azpiegitura ministroarekin batera, donut bat jatera.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 11

Bolsonaro "kanpora, kanpora" eta "zoaz etxera" oihuka hartu zuten auzokideek, sare sozialetan zabaldu diren hainbat bideotan ikus daitekeenez.

 

 

 

Bere semeak txiokatutako bideoan, musika jarri dioten arren oihuak ez entzuteko, amaieran entzuten dira. Bideo honetan argi ikusten da inolako babes neurririk gabe, ez maskara ez eskularru, berarekin argazkiak atera nahi dizuten herritarrak ukitzen ibili dela.

 

 

 

Ez da Bolsonaro kalera atera den lehen aldia, bai protestak, baita zaleen pilaketak eraginez. Azken asteetan, Brasilgo presidenteak eztabaida handiak izan ditu bere Osasun Ministroarekin, zeinak defendatzen duen segurtasun neurriak hartzea. Brasilen orotara, larunbat arratsaldeko datuen arabera, 20.022 positibo dauzkate eta 1.075 pertsona hil dira koronabirusak jota

Larunbat goizean Bolsonaro hiltzailea dioten pintaketa handiekin esnatu dira Sao Paolo hiriko bazter ugari.