Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak menperatu nahi ditu sistemak berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du. Gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistemak berak jartzen dizkigun hainbat barrote ere aurkitzen ditugu.
Bollerismoa. Identitate bolleroa, identitate disidentea da, heteropatriarkatuaren normetan. Egitura heteropatriarkala errotik jartzen du zalantzan. Harreman sexu-afektiboetako genero rolak, familia nuklearra… Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak menperatu nahi ditu sistemak berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du.
Bollerismoa eta kartzela. Kartzela da sistemak gaizkiletzat hartu dituen subjektuen errepresio mekanismorik bortitzenetako bat. Hala ere, barrote fisiko eta erlazio anker horietatik at ere, gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistema berak ezarri dizkigun hainbat barrote aurkitzen ditugu; ez agian kartzelakoak bezain fisikoak, baina bai plano sinbolikoan; hau da, harremanak, eta mundua interpretatzeko dugun prisma, errotik gurutzatzen duen horretan.
Horretarako, bi errealitate ekarriko ditugu gaur. “Identidades lésbicas, más allá de las fronteras” dokumentaleko Gasteizko lau kolektibo lesbianisten (ALA, GazteLesbos, Pikarrai eta 7menos20) testigantzak izango ditugu gurean. Baita “Cárceles bolleras” dokumentalaren zuzendariarekin, hots, Cecilia Montagutekin egingo dugun elkarrizketa (gaztelaniaz da/en castellano) ere.
Albiste hau Pikara Magazinek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.