Evo Moralesen aurkako kolpea jo zuen Jeanine Añezen gobernuak elkarrizketak hasi ditu hauteskundeen data adosteko. Blokeo politikoak aurrera darrai ordea, inolako akordiorik gabe.
Jeanine Añezen erregimenak ez du hauteskundeen data ezartzeko akordiorik erdietsi oposizioarekin eta nazioarteko eragileen ordezkaritzekin, Resumen Latinoamericano atariak aditzera eman duenez. Ondorioz, areagotu egin da Añezen legitimitate krisia.
Boliviako Gobernu Jauregian deitutako elkarrizketak amaituta, gobernura indarrez heldu zen Añez presidenteak “gizarte sektore guztietara hurbiltzeko” asmoa ei zuen batzordea eratu zuen igandean. Negoziazio mahaian izan ziren Eliza Katolikoa, Nazio Batuak, Europar Batasuna, bi alderditako ordezkariak eta garraio astuneko langileen sektorea. Izan ere, irailaren 6tik urriaren 18ra bitartean hauteskunde eguna bertan behera geratu dela eta, protestak egiten ari dira erakunde ugari, eta ez dute parte hartu negoziazioan. Horrez gain, beste bost alderdi politiko eta botere legegileko ordezkariak ere ez dira bertaratu, tartean Evo Moralesen Mas alderdia.
Horrenbestez, Añezek sustatutako elkarrizketak ez zuen gatazkari irtenbidea emateko emaitzarik izan. Igande goizaldera arte Lehendakariordetzan egindako negoziazioak ere ez zuen akordiorik lortu hauteskundeen behin betiko datari buruz, eta beraz, herrialdea itotzen duten blokeoa mantentzen da.
Meatzari kooperatibistek “borrokari eutsiko diotela” berretsi dute, eta "Añez kolpistak bere karguari uko" egin behar diola azpimarratu dute. Horrez gain, ondorengoa ohartarazi diete diete militarrei eta poliziei: "Gurekin bat egin edo ondorioak onartu. Milioika gara herrialde osoan".
Bolivia. Fuerte discurso de un dirigente de los Cooperativistas mineros convocan a luchar, y exigen la renuncia de la dictadora Añez ya.
Posted by Resumen Latinoamericano Contrainformación on Sunday, August 9, 2020