Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Sos biltzeko ekimen zenbait antolatuko dituzte, horietatik lehena, apirilaren 6ean Maulen eginen duten ganer huste handia izanen da.
Aurten, laborari zonbaitekin lan eginen dute.