argia.eus
INPRIMATU
Boliviako estatu kolpea salatzeko mobilizazioak deitu dituzte
  • Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan elkarretaratzeak egingo dituzte ostiralean. Estatu kolpea salatzeaz gain, "Evo Moralesek hauteskundeak irabazi ondoren lortutako zilegitasun demokratikoa" berretsi nahi dute antolatzaileek.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 15
Irudia: Askapena

Hego Euskal Herriko eragile ugarik dei egin dute ostiralean mobilizatzera. antolatzialeen artean daude EH Bildu eta Podemos alderdi politikoak, ELA eta LAB sindikatuak edota Etxaldeko emakumeak mugimendu feminista. Boliviako estatu kolpea salatu eta Evo Moralesen hauteskundeetako garaipenaren zilegitasun demokratikoa aldarrikatuko dituzte. Gertatukoaren harira, "herriaren borondatea errespetatzea" exijitu dute, eta nazioarteko komunitateak "isilik geratu" izana salatu.

Ohar baten bitartez, "Euskal Herrian eta munduan bakea helburu duten elkarrizketa eta negoziazio politikoei laguntzeko" konpromisoa hartu dute. Hona Euskal Herriko hiriburuetan deitu dituzten mobilizazioen xehetasunak:

- Bilbo: 19:30ean, Arriaga plazan

- Donostia: 19:30ean, Bulebarrean

- Gasteiz: 19:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan

- Iruñea: 20:30ean, Udaletxe plazan