argia.eus
INPRIMATU
Bokalek bere ikastola ukanen du, oraingoz Calandreta gabe
  • 2017ko irailean euskara eta bearnesa hizkuntzek Bokale herrian ikastetxe bakarrean leku har zezaketela aipatu genuen 2016ko urrian. Seaska eta Calandreta ikastetxeen federazioak elkarrekin aritu dira egitasmoan, uneon baina, Calandreta eskola zabaltzeko ikaslerik ez dago.   

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko apirilaren 19a
Irudian, Calandreta ikastetxeko gela bat.

Seaskako Paxkal Indo eta Calandretako Midou Curmer presidenteekin mintzatu ginen iazko urrian, baita Bokaleko Mailiz Hiriart guraso eta sustatzailearekin ere. Egitasmoa ez da guztiz osatu, baina Seaskak Bokalen ikastetxe berria abian jarriko du datorren irailean.

Francis Gonzalez Bokaleko auzapezak 2017-2018ko ikasturterako Ama ikastola irekiko dela baieztatu du, Udal Kontseiluak horrela erabakita.

2016an calandreta –gaskoi hizkuntzan murgiltze sistema lantzen duen eskola– eta ikastola elkarrekin zabaltzeko asmoa jakinarazi zioten Herriko Etxeari, eta honek baiezkoa eman du. Alta, orainokoan, euskarazko ikastetxearen aldeko nahikaria duten familiak baino ez dira proiektura hurbildu.

Bokaleko guraso elkarte batek kudeatua da ikastola berriaren desmartxa.