argia.eus
INPRIMATU
Boikot kanpaina abiarazi dute Alemaniako multinazionalen aurka
  • Sare sozialetatik hasi da multinazionalen aurkako boikot kanpaina eta Adidas, Nivea edota Milka markak, besteak beste ez kontsumitzera deitu dute, Alemaniako enpresak Greziarekin edukitzen ari diren jarrera salatzeko.  

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko uztailaren 16a
Sare sozialetatik boikot kanpaina abiarazi dute Alemaniako multinazionalen aurka

Yanis Varoufakis Greziako finantza ministro ohiak, astelehenean Syrizak Eurogunearekin egindako bilera “estatu kolpea” izendatu zuen. Protestaren antolatzaileek esan dute Europako Banku Zentrala, Europar Batzordea eta Nazioarteko Diru Funtsa inposatzen ari diren “ortodoxia neoliberalaren errezetei” aurre egin nahi dietela.

Produktuak identifikatzeko, jakinarazi dute barra kodeko zenbakian 400 eta 440 arteko zenbakien hasten direnak direla Alemaniako produktuak. Horiek ez erosteko deia egin dute.

PRODUKTUEN ZERRENDA:

  • AEG
  • Nivea
  • Adidas
  • Koloniako Ura 4711
  • Air Berlin
  • Aldi Supermerkatuak
  • Audi
  • Bayer
  • Blaupunkt
  • BMW
  • Bosch
  • Braun
  • Deustche Bank
  • DHL
  • Fa
  • Faber Castell
  • Grundig
  • Haribö
  • Hugo-Boss
  • Jägermeister
  • Knorr
  • Leibniz galletak
  • Liebherr
  • Lindt
  • Lufthansa
  • Man
  • Makro
  • Media Markt eta Saturn
  • Meissen
  • Mercedes
  • Miele
  • Mini
  • Milka
  • Mont Blanc
  • Opel
  • Paulaner
  • Puma
  • Seguros Allianz
  • Siemens
  • Seat
  • Škoda
  • Smart
  • Teka
  • Telefunken
  • Tabaco Pueblo
  • Villeroy & Boch