argia.eus
INPRIMATU
Blogetan! lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte arratsaldean
  • Blogetan! lehiaketako hamabi finalisten arteko irabazleak ezagutaraziko dituzte 18:30etatik aurrera, Bilboko Euskararen Etxean egingo den ekitaldian, ARGIAk "blog berriaren" saria eskainiko du. Aurretik euskal blogarien topaketa izango da eta streaming bidez ere ikus daiteke.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 30a

Iritsi da eguna Azkue fundazioak ARGIAk lagunduta martxan jarritako Blogetan! Blog izarren bila lehiaketako irabazleak zein diren jakiteko. Denera 129 blog aurkeztu dira lehiaketara eta lau sari emango dituzte hamabi finalisten artean, bereizi duten kategoria bakoitzeko bat. Horrez gain, hedabide honek "blog berriaren" saria ere eskainiko du.

Horren aurretik, baina euskal blogarien 2. topaketa jardunaldia antolatu dute:

Jardunaldiaren egitaraua:

15:30 Ongi etorria eta agurra 15:40 Hitzaldia: "Tendencias en contenidos digitales: lo que nos matará o lo que nos hará más fuertes". Antonio Ortiz (WeblogsSL)

16:10 Hitzaldia: "Blog bat edukitzerakoan kontuan izan behar diren gako juridikoak". Ion Turrillas (Biantik)

16:30 Blogintzaren inguruko inkestaren datuen aurkezpena 16:45 Mahai-ingurua: garapena, posizionamendua eta baliabideak

17:35 Mahai-ingurua: sustapena, publizitatea eta monetizazioa

18:25 Blogetan! Lehiaketaren sari-banaketa 18:45 Pikoteo-solasaldia