argia.eus
INPRIMATU
Klak… eta, Arma tiro klik, Tropela, Euskalnatura eta Gaizka Izagirre, ‘Blogetan’ lehiaketako irabazleak
ARGIA @argia 2014ko martxoaren 06a
Saridunak, euskarazko blogei buruzko mahai-inguruan parte hartu duten lagunekin batera (Argazkia: @AzkueFundazioa)

Lehiaketa hau Azkue Fundazioaren egitasmoa da, ARGIA laguntzaile duela. Sari banaketa Bilboko Euskararen Etxean egin da.

Hauek ziren lau kategorietako finalistak. Horiez gain, Gaizka Izagirrek jaso duen Blogari Berriaren saria banatu da.

Kultura kategoria:

Gizartea eta politika kategoria:

Aisia kategoria:

Zientzia eta teknologia kategoria:

Blogari berriaren saria, Gaizka Izagirrerentzat

ARGIAk erabaki du blogari berriaren saria “Ikusi makusi, zer ikusi” blogagatik ematea Gaizka Izagirreri.

Izagirrek ikus-entzunezkoei buruzko bloga egiten du, telesailak, filmak eta dokumentalak gomendatuz. Agerikoa da gaian aditua dela. Idatzi dituen artikuluetan modan dauden joeretatik harago, errekonozimendua merezi duten ikus-entzunezko lanak eta haien bertuteak seinalatu ditu.

Telesailak, filmak eta, orokorrean, ikus entzunezkoak mundu osoan produktu kultural arrakastatsuenen artean daude. Internetek eragin handia izan du hedapen horretan eta euskaldunak ez dira salbuespena: batez ere gazteek, halako edukiak ikus-entzuten dituzte sarean.

Horregatik, gai horiek lantzen dituen euskarazko kalitatezko blog bat izatea benetan interesgarria iruditzen zaigu gure hiztun komunitatearentzat.

- Lehiaketari eta irabazleei buruzko informazioa (PDF)