argia.eus
INPRIMATU
“Black Fraude”, erosketarik gabeko egun bat eta kontsumo arduratsuko 364 egun aldarrikatuz
  • Setem Bidezko Salerosketa eta Kontsumo Arduratsuaren aldeko gobernuz kanpoko erakundeak eta OCSI Lankidetza eta Nazioarteko Elkartasunaren Erakundeak Black Fraude eguna antolatu dute. Egungo modelo produktibo eta kontsumista salatu, eta kontsumo eredu alternatiboak sustatzea du helburu ekimenak.

     

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 21
Dendarietako bat Black Friday egunerako eskaintzen iragarkiak jartzen.

Setem eta OCSI elkarteetatik kontsumo arduratsua eragin eta Black Friday egunari boikota egiteko deia egin dute, #DiaSinCompras (Erosketarik gabeko eguna) kanpainaren eskutik. Multinazional handien ustezko “maukak” eskaintzen dituen egunak komertzio txiki ugari ere hartu ditu menpean dagoeneko, saltoki handien konpetentziak beharturik.

Elkarteetatik adierazi dute, “etengabe” hazten doan gizarte kontsumistaren hegemonia mantentzeko aitzakia dela Black Friday eguna eta behar “faltsuak” sortuz kontsumitzailea “engainatzen” duen kanpaina dela. Multinazional handiek iragartzen dituzten eskaintzetan “iruzurrak” izaten direla ere ez dute baztertzen.

Enpresek kontsumitzaileak “onura ekonomiko soil” edo “kreditu txartel ibiltari” bezala ikusteaz “gogaiturik” daudela ere azpimarratu dute bi elkarteetako kideek.

Iruñeako Tutera eta Garcia Ximenez kale bitarteko Corte Ingles-aren parean Black Friday egunaren aurkako protestak antolatu dituzte ostiralean 18:00etan.

 

#DiaSinCompras kanpainako bideoa: