argia.eus
INPRIMATU
Bizkaira gurutzontzietan iaz baino %10 turista gehiago heltzea aurreikusten du Aldundiak
  • 58 gurutzontzi eta 94.000 bidaiari iristea espero du Bizkaiko Aldundiak aurten herrialdera, hau da, 2016an baino %14 ontzi eta %10 bisitari gehiago. Datuok ostegunean eman zituen Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Diputatu Imanol Pradalesek Getxon gurutzontzientzat egin duten portu berriaren irekieran, Bilbao Bizkaia Forum Cruises ekitaldian.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 04a
Gurutzontziz Bizkaira iritsiko diren turista kopurua %10 igotzea aurreikusten du Aldundiak.

Bilbao Bizkaia Forum Cruises antolatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilbo eta Getxoko udalek. Turismoaren sustapenarekin loturiko eragileak bildu dituzte eta EiTBn irakur daitekeenez, gurutzontzien trafikoak sor ditzakeen negozio aukerei eta horiek sustatzeko egin daitezkeen ekintzei buruz aritu ziren.

Pradalesek adierazi zuen "goraldi konstantean dagoen irismen globaleko aktibitatea" dela turismoa, eta Bizkaiak ardatz Atlantikoan gurutzontzien ibilbideetan "erreferente" izatea bilatuko duela. "Europako sarrerako atea" izan nahi du Bizkaiak Pradalesen hitzetan.

Ezkerretik eskuinera: MSC Cruceros-eko zuzendari orokor Emiliano González, Bilboko Portuko zuzendari Asier Atutxa, Bizkaiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Diputatu Imanol Pradales, Bilbao Ekintzako zuzendari orokor Nora Sarasola, Pullmantur Cruises-eko Ibilaldi plangintzako zuzendari Javier Marín eta Getxoko alkate Imanol Landa.

Lotura honetan ikus daiteke jardunaldietako egitaraua zein izan zen gaztelaniaz eta ingelesez, eta beste lotura honetan turismoaren sektoreko kideak bildu zituen ekitaldiko argazkiak.