Asteazkenean eta ostiralean egun osoko lan-uzteak egingo dituzte, enpresaburuek langileei “entzun” diezaieten. “Gure osasuna beste edozeren gainetik dago”, aldarrikatu dute.
LAB, ELA eta ESK sindikatuen babesarekin, Bizkaiko Simply-ko langileak kalera atera dira asteazkenean, eta berdin egingo dute ostiralean. Asteazkeneko manifestazioa Bilboko Zabalburu plazatik irten da ehunka lagunez osatua. Egun osoko lan-uzteak iragarri dituzte. Supermerkatuaren enpresaburuek “beste aldera” begiratzen dutela diote langileek, azken hauen eskariei kasurik egin gabe.
Langile gutxiegi daudela medio, lan-erritmoa “jasanezina” egiten zaiela adierazi dute. Are gehiago, atsedena ez dela nahikoa diote. Horrek guztiak osasuna galtzea eta lana eta bizitza uztartzeko “zailtasunak” sortzea ekarri diela aldarrikatu dute.
Urteak daramatzate inbertsioak eskatzen, lan egiteko baliabideak ez direlako nahikoak. Gainera, garbitzaileez ere mintzatu dira: “Hauen lanak desagerrarazi dituzte eta orain guk arduratu behar dugu garbiketaz, gainerako sailetan langile gutxiago geratuz”. Hori guztia dela-eta, salaketa ozen egin dute: “Nazkatuta gaude presioaz, lan-erritmo jasanezinez eta mehatxuez”.
Las y los trabajadores de los supermercados Simply de Bizkaia se movilizan para denunciar sus condiciones laborales https://t.co/rxnGMaep1E pic.twitter.com/o7f45eBSvv
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) December 5, 2018
Hartas de aguantar presiones, ritmos infernales y amenazas... las trabajadoras de Simply de Bizkaia realizarán otra huelga el viernes https://t.co/rxnGMaep1E pic.twitter.com/iHVj43KH6N
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) December 5, 2018