Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek "egun batetik bestera" kaletatutako 25 behargin berriro hartzeko eskatu dute foru jauregiaren atarian. Langile horiek errefortzu lana bete zuten COVID-19aren aurrean.
Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileeak instituzioaren egoitzaren parean elkarretaratu dira asteazken goizean, "Diputazioak murriztu, Optima eta Garbialdik kaleratu" leloa zeraman pankarta hartu eta eskuorriak banatzen zituztela. Beharginak haserre azaldu dira, izan ere, “gutxienez 25 langile Bizkaiko Foru Aldundian egindako garbiketa lanetatik kaleratu” egin dituztela salatu dute. Horien artean, gehienak COVID-19aren aurkako errefortzu-lanetan aritutakoak dira. Lizitazioa aldatu denean, ordea,“egun batetik bestera” kontratuk amaitu zaizkiela salatu dute garbitzaileek.
Iturri sindikalen arabera, Garbialdi Diputaziorako garbiketa-zerbitzuaren aurreko enpresa lizitatzaileak egindako kontratua azaroaren 15ean amaitu zen. Ondorioz, hurrengo egunetik, Optimak lan hori bere gain hartu zuenetik, 25 langile horiei ez zieten subrogazio-klausula aplikatu nahi izan euren kontratuetan, eta kaleratu egin zituzten.
LAB sindikatuak gogorarazi duenez, “kontratuz behartuta” leudeke subrogazio hori hiru hilabete baino gehiagoko iraupena duten kontratuei aplikatzera, izatez, kaleratu guztiek "urteak" baitzeramatzaten bertan soldatapean. Enpresek oraindik ez dute eurak ezarritako klausulak betetzeko borondaterik azaldu.