argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua
  • Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.

Olaia L. Garaialde 2024ko martxoaren 21

Muretako ontziola enpresa pribatuko kideekin negoziaketetan dabil Bizkaiko Foru Aldundia. Helburua da Muruetari 32.000 metro karratu erostea, besteak beste, Urdaibain Guggenheim berri bat eraikitzeko. Azpiegituretako eta Lurralde Garapeneko diputatua den Carlos Alzagak ohartarazi duenez prozesua "luzea" izango da Muretako ontziola enpresak jardunarekin jarraitzen duelako, eraikinak bota eta lurzoruko kutsadura kendu behar dutelako. 

Muruetak dituen lursail pribatuez gain, Bizkaiko Diputazioak lursail horien inguruan dauden lur publikoak ere erabili nahi ditu eta “ingurumena berreskuratzeko” plan bat egin. Lursail horiek Espainiako Estatuarenak dira, eta Muruetako ontziolak emakida bat dauka bi dike lehor, zenbait harri-lubeta, kai batzuk eta zabaldegi txiki bat ustiatzeko. Diputazioak iragarri duenez, ez diote emakida berrituko. 

Diputazioak kritika ugari jaso ditu azken hilabeteetan diru eta lur publikoak egitasmo pribatuen mesedetan erabiltzeagatik. Esate baterako, Futuro Vegetaleko kideek Bilboko Guggenheim museoan ekintza bat egin zuten proiektua salatzeko.