argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJ garaile, bi eserleku galduta

ARGIA @argia 2023ko maiatzaren 29a

[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 M28 batzar-nagusiak bizkaia]]

EAJk garaipen argia lortu du Bizkaiko Batzar Nagusietan (204.560 boto, %38,41), nahiz eta aurreko legegintzaldian baino bi batzarkide gutxiago izango dituen, 23 orotara. Gehiengo osoa lortzeko 26 eserleku behar zituen eskuratu.

Bigarren EH Bilduk egin du. 132.955 boto eskuratuta (%24,96), 15 batzarkide izango ditu (2019an baino bost gehiago).

PSOEk, 84.663 boto lortuta (%15,90), 8 batzarkide izango ditu, aurrekoan bezalaxe. PPk 3 batzarkide lortu ditu (2019an baino bat gehiago) eta Elkarrekin Podemosek 2 (lau gutxiago).