Joan den urtean jasotako arrazakeria salaketen bozgorailua izatea helburu, elkarteak duen arretarako eta salaketarako bulegoan jasotako datuak biltzen dira txostenean.
Bizkaiko SOS Arrazakeriak Diskriminazioaren ahotsak izeneko txostena argitaratu zuen joan den astean, 2020an Bizkaiko lurraldean eman den arrazakeria ezagutzera emateko xedez.
Dokumentuak kasuen datu zehatzak eta narratibak eskaintzen ditu, baita arrazakeria eta xenofobia kasuak salatu ere, besteak beste, azken urte honetan nagusitu diren polizia-jardun arrazistak, arrazakeria instituzionala edota auzoetan eman diren 'segurtasun indarretako kideen neurriz kanpoko agerraldiak'
Txosten osoa irakur dezakezu hemen.