argia.eus
INPRIMATU
Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasiko dute
  • ELA, LAB, CCOO, UGT eta LSB sindikatuek greba mugagabera deitu dituzte Bizkaibuseko langileak, ez baitute akordiorik lortu Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

ARGIA @argia 2014ko urriaren 27a
Bizkaibuseko langileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken asteotan (Argazkia: Eitb.com)

2013ko urriaren 4an Bizkaibuseko langileek akordioa sinatu zuten Aldundiarekin, enpresako lanpostu guztiak –1.400 lagun–mantentzeko, eta hura errespetatzeko eskatzen diote. Sindikatuek uste dute Jose Luis Bilbao buru duen erakundeak ez duela akordioa bete eta salatu dute 300 lanpostu arriskuan daudela.

Bai sindikatuek bai Diputazioko ordezkariek azaldu dute hitz egiten jarraitzeko prest daudela.