argia.eus
INPRIMATU
Bizkaibuseko langileei komunera joateko aukera murriztu zaie
  • Bizkaibuseko 30 linea baino gehiagoko langileei komunera joateko aukera murriztu edo eragotzi zaiela adierazi du ELA sindikatuak. 

Oihane Arretxea Bereziartua @oihane_arretxea 2021eko otsailaren 02a
Argazkia: ELA

 

Bizkaibuseko gidariak, eta Barik zerbitzuko informazio-kabinetako zein kargatzeko kabinetako langileak dira kaltetuak eta 8 ordu baino gehiago luzatzen diren lanaldiak izaten dituzte. Tentsio egoera hau hainbat faktorek eragin du: ostalaritzaren itxierak, linea batzuetan ibilbideak egiteko denbora estua izateak, kontzesionarioen aurreikuspen ezak eta Bizkaiko Aldundiarekin ezin konponduak. 

Bizkaiko Aldundiari eta zerbitzu hauetako enpresei alternatibak bilatzeko eskatu die sindikatuak, bainugela publikoak jartzeko edo udal azpiegitura eta bestelako azpiegituratarako sarbidea errazteko proposamena luzatuz.

Enpresek eta Bizkaiko Foru Aldundiak konponbiderik bilatu nahi ez dutela dio ELAk, eta mobilizazioak deitzeko eta epaitegietara jotzeko prest agertu da.