argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiak ez du Gipuzkoarekin hondakinen hitzarmena berrituko
  • Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok adierazi du hondakinen hitzarmena ez duela luzatuko Gipuzkoarekin. Orain lau urte egindako akordioa ekainaren 12an amaitzen da. Onda Vasca irratian egin ditu adierazpenok Bilbaok.

2012ko apirilaren 24a
José Luis Bilbao, adierazpenak egiten

Bertan adierazi du azken aldian Gipuzkoako Aldundiaren partetik "hitzontzikeria" handia egon dela eta gogoratu du 25.000 tonelada hondakin jasotzeko hitzarmena dutela elkarrekin, baina hori Gipuzkoako aurreko Aldundiak egin zuen gestio plana martxan jarri bitartean egindako "elkartasun ekintza" izan zela. Plan hau egungo Bizkaiaren egoeraren antzekoa zela dio, eta herrialde honetan egun "zaborra ez da arazoa", gaineratu du.

Gipuzkoako aurreko Batzar Nagusiek onartutakoa geldiaraztea akusatu dio Bilduri eta gaineratu du ez dakiela zein den hauek planteatzen duten alternatiba.