Martxoan sortu zen Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten testuinguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Ekainaren 18an izan zen eta hori gogora ekarriko dute larunbatean Ekitaldi nagusia egingo dute, Bilbon.
Areatzatik abiatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta, ospakizunez gainera, aldarrikapen eguna ere izango da. Ekitaldi nagusiaren aurretik, indarrak hartzen joateko hainbat ekintza prestatu dira.
Goizean, Karmelo Landa eta Xabier Monasteriok Gabriel Aresti izango dute ardatz itsasadarretik egingo duten bisita gidatuan. Ibilbide historiko bat egingo da Erriberako merkatuaren eskuinaldetik hasita 10:15ean.
Ekimen nagusia arratsaldean izango da 17:30ean. Arriagatik abiatu eta bertan amaituko da aldarrikapen mobilizazioa.