"Dohain artistikoa ez daukate odol edo sekta berezi batekoek bakarrik, denok baizik. Esan ohi da gaur egungo gizartea dibertsio eta komunikazioarena dela, publizitatearena, baina ikusmenaren analfabeto ugari dago. Irakaskuntza prozesu arrazionalean dago oinarrituta. Dibertigarria iruditzen zait norbaitek bi auto marken artean aukera egin behar duenean zeinen pozik sentitzen den ikustea. Alternatiba gehiago izanez gero, ordea, agobiatu egiten da. Ezin dugu aniztasuna onartu. Arazo bakoitzak erantzun bat izan behar du. Denak lineala izan behar du, aniztasunik gabea". (2005/06-24/07-01, 306. zenb.)