argia.eus
INPRIMATU
Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera Nafarroak kudeatuko du urritik aurrera
  • Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak akordioa egin dute, Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera Nafarroak gestionatu dezan. Urriaren 1etik aurrera hala izango da. “Kohesio sozialerako erreminta inportantea” dela gogoratu du Maria Chivitek.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 01a

“Herritarrei ematen diegun zerbitzuan aurrerapausoa da; prestazio honi esker, bermaturiko errentarekin bezala, pobreziari aurre egiteko lanean ari gara, inklusioaren alde eta enplegua lortzeko laguntza behar dutenei bultzada ematen”, adierazi du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrerak urtean 41 milioi euroko gastua izango duela aurreikusi dute administrazioek. Prestazioaz gain, bajak eta bestelako aitortzak hartzen ditu gastu horrek bere gain.

Hau da Nafarroak eta Espainiak Transferentzien Batzordearen baitan lortu duten bigarren akordioa. Batzorde honen bidez, espetxeetako osasungintzaren kudeaketa Nafarroara aldatu zen joan den ekainean.