Lakaxita gaztetxeak bere egun handia bizitu zuen larunbatean, Jaion bestarekin. Joan den urtean atseden hartu ondotik, inoiz baino indartsuago itzuli da besta aldarrikatzaile eta kale okupatzailea: “Autogestioak egingo gaitu aske” lelopean.
Izan ere, gazteak ez dira betirako gazte, baina belaunaldi berriek hartuko dute lekukoa beti. Horren irudiko izan da larunbatean Irungo hirierdia zeharkatu zuen 200 lagun baino gehiagoko kontzertu ibiltaria. Aurten, aldiz, Jaion belaunaldien arteko besta bilakatu dela nabarmendu dute Lakaxitako Gazte Asanbladak.
Aurten, bizitza eredu askatzailea aldarrikatu nahi izan dute, gazteek eta orohar egungo gizartearen gehiengoak bizi duen prekarietate egoera salatzeko.
Ikusi Bidasoko Hitzak grabatutako bideoa.
Eta hemen egunaren berri
Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.