Bizikletan musika entzuten joategatik eta NAN-a soinean ez izateagatik adingabe bat jipoitu du Poliziak Donostian.
Ostegun goizean, Donostiako Amara Zaharreko auzoan, bizikletan ibiltzen ari zela entzungailuak jarrita joateagatik gazte bat gelditu zuten trafikoko agenteek. Adingabeak, NAN-ik ez zuelako, garraio txartela erakutsi zien identifikazio moduan. Poliziek ordea, udaltzainei deitu zieten eta hauek, bortizki lurrera bota eta kolpeka autoan sartu zuten, ziegara eramango zutela esanez.
Gaztearen lagunek eta Easo plazan ziren zenbait pertsonek gertatutakoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu dute, Poliziaren gehiegikeria izan dela azpimarratuz. Adingabeak aurpegia ubelduraz josirik eta ezpaina zatiturik duela salatu dute, baita autoan kolpeak eta mehatxuak jaso zituela ere. Bideoetan ikusi daitekeenez, gaztea lurrean dagoela hiru udaltzain ditu gainean beso eta hanketatik heltzen, garrasika ari zaizkion bitartean:
Bizikletan musika entzuten joateagatik adingabe bat gelditzen du trafikoko agente batek Donostian. NAN-ik ez duenez munizipalak deitzen ditu. Hau da segidan gertatu dena. Kalabozora eta paliza galanta. pic.twitter.com/EGWzzWLhIN
— Pedal Kolpeak (@PedalKolpeak) April 8, 2021
Haren lagunak flipatzen. Argi dute norena den errua, eta zeintzuk ziren munipen gogoak pic.twitter.com/7wdbAr0TzR
— Pedal Kolpeak (@PedalKolpeak) April 8, 2021