argia.eus
INPRIMATU
Bizikleta martxa presoen egoera larria amaitzeko
  • Sarek euskal presoen salbuespenezko egoera aldatzeko helburuz bizikleta martxa bat antolatu du uztailaren 20tik 23ra bitartean. Txirrindulariak Landestako Mont-de-Marsango espetxetik aterako dira eta Arabako Zaballan amaituko da.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 29a
Irudian SAREk ekimenaren berri emateko unea. Argazkia: SARE.

Sarek antolatutako bizikleta martxa Orain Presoak dinamikaren barnean antolatua da. Egitasmoak euskal preso politikoen egoerari amaiera emateko helburua dauka.

Sarek berretsi duenez, "euskal presoei ezartzen zaien salbuespen egoera amaitu beharra dago", baita bidenabar "urrunketa politikak senideen kolektiboan eragiten duen sufrimendu ikaragarria dela" oroitarazi ere.

Txirrindulariren ekimena uztailaren 20an Mont-de-Marsango presondegitik abiatuko dira eta Zaballako kartzelan amaituko da 23an.

Baionara bitartean izango da lehen etapa, Donostiaraino bigarrena eta Altsasutik Zaballarainokoa hirugarrena. Hiru egun hiru etapa.

Sareak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek presoen gaiaz egindako adierazpenak aintzat hartu izan ditu, baita aldaketak lehenbailehen egitea eskatu ere.

Sanchezek espetxe politika aldatzeko asmoa "positiboa" dela dio Sarek, eta hartara, “urratsa garrantzitsua litzateke gatazkaren konponbide eta bakearen bidean".