'Segurtasuna bizikletentzat' lelopean egingo da Gaintxurizketa gainera arteko martxa, urtarrilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan. Errenteriko zumarditik abiatuko da txirrindulari talde bat, eta Zubimuxu biribilgunetik (Irun-Hondarribia) bestea. Hilaren 8an txirrindulari bat hil zen han, auto batek kolpatu eta lurrera erorita.
Jon Rodriguez da hildakoa, 43 urteko hodarribiarra, haren hurbilekoek saminez gogoratu dutena. Patxi Vila ziklista ohiak tartean, istripuaren egunean berarekin irten zena bizikletan ibiltzera.
Txirrindularitza goiz zoragarria izan da, Getaria, Kafia Orion eta itxera. Bidean etxean egin nahi ditugun berrikuntzen inguruan aholkatu nauzu. 12:30tan rotondan agurtu gara, 13:00 tan kotxe batek bizia gelditu dizu… #goianbego #jon
— Patxi Vila (@PatxiVila) January 8, 2022
GI-636 errepidean gertatu zen ezbeharra, 9. kilometroan, Errenteriaranzko norabidean.