argia.eus
INPRIMATU
Bizi!-ren egoitzara sartu da Frantziako polizia HSBC bankuko aulkien bila
  • Frantziako Polizia Bizi!-ren egoitzan sartu da, HSBC bankuaren Baionako bulegotik hartutako aulkien bila. ehKz-k egindako bideoan ikus daiteke polizia bulegoan sartu den unea.

ARGIA @argia 2015eko otsailaren 18a

"Aulkiak itzuliko ditugu HSBC-k estatu frantsesari etekin fiskaletik hartutako 2,5 miliar itzultzen baditu", adierazi zuen Bizi! mugimenduko lehendakari Jean-Noël Etcheverryk Baionako polizia-etxean.

Bruselan ere, BNP Paribas Fortis bankuko bulego materiala atera dute ekintzaileek zerga iruzurraren aurka. Baionako Bizi! mugimenduaren ekintza inspirazio iturri erabili dutela adierazi dute.

Joan den ostegunean Bizi! kolektiboak zerga iruzurraren aurkako ekintza egin zuen Baionan. HSBC bankura sartu eta bertako altzariak hartu zituzten. Gainera, bankuko langileei Attac-en eta Bastamag-en Bankuen liburu beltza liburuaren ale bana eman zieten. Ekintza honekin "zerga ihesaren kontrako" jarrera erakutsi nahi izan zuten kolektibotik. .

Egunotan Falciani zerrendan dauden kideen izenak publiko egiten ari dira mundu osoko hedabideak. Pertsona horiek HSBC bankuaren Suitzako filialeko bezero izan ziren ustez, eta zerga iruzurra egin zuten.

Informazio gehiago:

Falciani zerrendari jarraipena egiten ari gara ARGIAn. Ikusi kanalean informazio guztia.