argia.eus
INPRIMATU
Bizi osorako kartzelara zigortu dute neonazi bat Alemanian, hainbat hilketarengatik
  • “Klandestinitate nazionalsozialista” taldeko parte zen Beate Zschäpe. Zortzi migratzaile eta polizia bat hil zituzten 2000 eta 2007 urteen artean.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 11
Beate Zschäpe

Zschäpe, asteazken goizean kondenatu du biziarteko kartzela-zigorrera  Municheko Lurralde Auzitegiak. “Klandestinitate nazionalsozialista” taldetik bizirik dagoen bakarra da eta zazpi urte daramatza kartzelan. Talde horretako kideek beren buruaz beste egin zuten atxiloketak saihesteko.

2013an hasi zen Zschäperen aurkako prozesu judiziala eta harrezkero, 540 lekukok, 91 auzi-jartzailek eta 58 abokatuk parte hartu dute.