"Aulkiak itzuliko ditugu HSBC-k estatu frantsesari etekin fiskaletik hartutako 2,5 miliar itzultzen baditu". Bizi! mugimenduko lehendakari Jean-Noël Etcheverryk Baionako polizia-etxean deklaratu behar izan du HSBC bankuan egindako ekintzagatik. Aulkiak itzuliko ez dituztenez, Frantziako polizia Bizi!-ren egoitzan sar daiteke arratsaldean, zabaldu dutenez.
Ostegunean Bizi! kolektiboak zerga iruzurraren aurkako ekintza egin zuen Baionan. HSBC bankura sartu eta bertako altzariak hartu zituzten. Gainera, bankuko langileei Attac-en eta Bastamag-en Bankuen liburu beltza liburuaren ale bana eman zieten.
Ekintza honekin "zerga ihesaren kontrako" jarrera erakutsi nahi izan zuten kolektibotik. Bizik adierazi duenez “zerga iruzurrarekin galtzen diren ondasunak” errekuperatu nahi izan ditu ekintza honekin, kazeta.eus hedabideak jaso duenaren arabera.
Egunotan Falciani zerrendan dauden kideen izenak publiko egiten ari dira mundu osoko hedabideak. Pertsona horiek HSBC bankuaren Suitzako filialeko bezero izan ziren ustez, eta zerga iruzurra egin zuten.
Informazio gehiago:
Falciani zerrendari jarraipena egiten ari gara ARGIAn. Ikusi kanalean informazio guztia.