Frantziako Estatu mailan gune ofizialetatik kentzen duten 125. irudia da, ekimenari hasiera ematean jarri zuten helburua. G7ko gailurra hasteko hilabete falta dela helburua bete izana nabarmendu du mugimenduak.
Otsailean egin zuten kanpaina honetako lehendabiziko ekintza. Orduko hartan, Bizi!-k Uztaritze eta Biarritzeko Herriko Etxeetatik atera zuten Frantziako Presidentearen irudia. Eta Action Non Violentek beste horrenbeste egin zuen Lyonen eta Parisen. Helburua Frantziako Estatu osoan Macronen 125 irudi kentzea zela jakinarazi zuten orduan.
Asteazkenean lortu dute helburua, Ezpeletako Herriko Etxean. “#MacronAtera ekintza Ezpeletan, hilabete bat xuxen #G7 aren irekitzea aitzin. Lehendakari-potreta ordezkatua izan da afitxa batetaz, non ageri zen "Klima, Justizia soziala, non da Macron? CETA, ez milesker” txiokatu du mugimendu herritarrak bere twitter kontutik. Ipar Euskal Herrian hamarretik gora izan dira kendutako irudiak. Ekintza horietako batean Bizi!-ko lau kide atxilotuak izan ziren.
Macron-en 125. potreta deslotua izan da Ezpeletan, Biarritzeko #G7 -aren irekitzea baino hilabete bat xuxen lehenago. Brigitte Macron-ek Ezpeleta bisitatu zuen bertan prestatzeko G7ko 7 Estatu buruen espos lagunen zirkuito ofiziala. #MacronDeslotu #LarrialdiKilimatikoa pic.twitter.com/O96132EKpt
— Bizi ! (@bizimugi) July 24, 2019