argia.eus
INPRIMATU
Urriaren 3an Biarritzen hegazkina ez hartzeko deia zabaldu du Bizi!-k
  • Aireko trafikoa murriztearen eta sektorearen berregokitzapenaren aldeko mobilizazioak egingo dituzte.

Mikel Eizagirre 2020ko irailaren 25a
Biarritzeko aireportua. Argazkia: Wikimedia Commons

BIZI! taldea desados azaldu da aire trafikoaren egungo intentsitatearekin, eta horrek sortzen duen “kutsadura” ekarri du gogora. Gainera, sektoreak lan arloan ere “berregokitzapenak” behar dituela azaldu du.

Ondorioz, urriaren 3an Biarritzeko aireportuan hegazkina ez hartzeko deia luzatu dute: “Herritarrek ez dituzte pairatu nahi klimaren arloan gobernuak geldirik egotearen ondorio lazgarriak, premiazkoa da denen osagarriaren eta gaurko eta datozen belaunaldien bizi baldintzak babestea”.

 

 

 

BIZI!-ren deialdia