argia.eus
INPRIMATU
“Bizi elkartasun internazionalista” jardunaldiak egingo dira Hernanin
  • Ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin ospatuko dira “Bizi elkartasun internazionalista” izeneko jardunaldiak Askapena, Euskal Herriko erakunde internazionalistaren eskutik.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko otsailaren 26a
Argazkia: Askapena

Euskal Herriko erakunde internazionalistak, garai zailak direla azpimarratu du, bereziki zapalkuntzarik gabeko mundu berri bat eraiki  eta jendearen arteko harremanak gidatuko dituen oinarrizko printzipio etikoa elkartasuna izatea nahi dutenentzat. Euskal Herri sozialista eta feminista baten eraikuntzarako internazionalismoa giltzarri dela adierazi du Askapenak. Momentu honetan bizi dugun COVID-19ari aurre egiteko aplikatutako politikek kapitalismo heteropatriarkalaren sintomak biderkatu eta bizkortzen dituela zehaztu dute. Jardunaldiak egoera honetaz hausnartzeko leku aproposa izango dira. 

“Askapenatik argi daukagu internazionalismotik gure herria eta munduko gainerako herriak askatzeko borrokatzen jarraitu behar dugula”, adierazi du taldeak. Plataformetan parte hartzea, kalera ateratzea eta  prozesu subiranistei buruz eztabadiatzeko guneak irekitzea ezinbesteko ekintza moduan jo dituzte. Elkartasunaren eta elkarrekiko ikaskuntzaren bidez, askapen sozial eta nazionaleko prozesuak indartzea eta amaitzea bilatzen du praktika internazionalistak.