argia.eus
INPRIMATU
Bixente Serrano Izkoren figura aztertuko dute Iruñean
  • Ostiral honetan, 18:00etan Iruñeko Katakrak gunean egingo da ekitaldia, Gerónimo Ustariz historia institutuak, Eusko Kultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak antolatu dute ekitaldia.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 11
Argazkia: Guaixe Argazkia: Guaixe

“Bixente Serrano Izko: historia, dibulgazioa eta sormena” titulupean, aipatu hiru erakundeetako ordezkarien parte-hartzearekin mahai-ingurua egingo da iragan ekainaren hasieran hildako irakasle, historialari eta politikari nafarraren figura aztertuz. Geronimo Ustarizetik Josu Chueca izango da bertan, Eusko Kulturetik Amaia Alvarez eta Pamielatik Pello Eltzaburu.

Serrano Izkok (1948-2020) ibilbide luzea egin zuen euskal politikan: gaztetan ETAko militantea izen zen frankismoan, eta gero Euskadiko Ezkerra, Auzolan, Nafarroa Bai eta Geroa Bain aritu zen. Nafarroako Gobernuko lehendakaritza hartuko zuen Uxue Barkos ordezkatuz, 2015ean Espainiako Diputatuen Kongresuko kide ere izan zen.

Urte luzez hezkuntza publikoan irakasle aritu zen Nafarroan, historia dibulgazioari bere denboraren zati handia eskaini zion, besteak beste ARGIAn, eta hainbat liburu ere idatzi zituen.