argia.eus
INPRIMATU
Bixente Serrano Izko: historialari, dibulgatzaile eta sortzaile
  • Ekainaren hasieran hil zen Bixente Serrano Izko Iruñean eta Iralaren 11n omenaldia egin zioten haren gertukoek, Iruñeko Katakrak aretoan. Historialaria, dibulgatzailea eta sortzailea omendu zuten mahai-inguru honekin.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 18a
Bixente Serrano Izkori egindako omenaldia.

Josu Chueca historialariak, Amaia Álvarez Eusko Kulturreko kideak eta Pello Eltzaburu Pamielako editoreak heldu zioten Bixente Serrano Izkok aipatu hiru esparruetan egindako lanak aztertzeari, Geronimo de Ustariz historia institutuko lehendakari Nerea Pérezen gidatzitzapean. 60 bat pertsona egon ziren ekitaldian eta mahai-kideez gain, publikotik ere hainbat herritarrek parte hartu zuen Serrano Izkorekin izandako harremanaren berri emanez. Dibulgazio lan ugari egin zituen, besteak beste ARGIAn.

Hemen Eusko Kultur Fundazioak mahai-inguruaz jasotako bideoa: