Animalien aurkako krudelkeariagatik jarri dio salaketa Brigitte Bardot fundazioak. Afizionatuen mailan, Euskal Herriko txapela irabazi zuen Larraldek, buruz buru.
Joan den ekainean gertatu zen, eta bideoa ikustean, salaketa jarri du Brigitte Bardot fundazioak. Bixente Larralde Hazparneko (Lapurdi) pilotaria ageri da irudi horietan, oilar bati lepotik hortzekin heldu, tira egin, lepoa txikitu eta burua lurrera botatzen. Salaketa jarri dutela iragarri du Brigitte Bardot fundazioko presidente Daniel Raposok —animalien aurkako tratu txarrak salatu ohi dituzte—. Otordu bateko irudiak direla pentsa liteke, mahai gainean edari botilak ere ageri baitira.
Sare sozialetan zabaldu du bideoa Raposok. "Datu guztiak Parisera igorri ditut, fundazioaren zerbitzu juridikoentzat", jakinarazi zuen Reposok ostiralean. Haren arabera, bi urte arteko kartzela zigorra eta 30.000 euro arteko isuna jasotzeko arriskua du pilotari hazpandarrak, "animalien aurkako ekintza krudelengatik".
Afizionatu mailan ari da Larralde, eta Euskal Herriko txapela irabazia du, buruz buru.
La Fondation Brigitte Bardot porte plainte contre le champion de pelote basque Bixente Larralde, pour acte de cruauté sur un coq (vidéo) https://t.co/wYhJ8lKBfs pic.twitter.com/J4KagJEEAx
— FONDATION BRIGITTE BARDOT (@FBB_PORTEPAROLE) August 9, 2019