Gazteen artean dagoen ezkutuko indarkeria sexista azaleratzeko helburuarekin sortutako “Bistaratu Mikromatxismoa” lehiaketaren sariak banatu dituzte larunbatean. 36 sorkuntza aurkeztu dituzte Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek antolatutako lehiaketara: bost bideo, hamaika ilustrazio, hamaika argazki eta hamar idazlan. gaztesorkuntzalehiaketa.net webgunean ikusgai daude lan guztiak.
Sail bakoitzeko lehen bi lanak saritu dituzte eta sariak banatu aurretik mikromatxismoaren inguruko jardunaldia izan dute. Beraien esperientziak elkarrekin partekatuz mintzatu dira parte hartzaileak gazte eragileekin eta mugimendu feministako kolektiboekin elkarlanean.
Sarituak:
ARGAZKIA
- 1. saria: Txantreako Gazte Mugimendua,“Jarrera kontua al da?”
- 2. saria: Txantreako Gazte Mugimendua,“Ilea, malkoa, margoa”
BIDEOA
- 1. saria: Miren Altuna Recio, “Entzumen politikoa”
- 2. saria: Urotz Deusto Iturregi,“Emakume modernoaren hilketa”
IDATZIA
- 1. saria: Maia Ansa Diez de Ure, “Indarkeri zurrumurruak” (PDF)
- 2. saria: Aimar Uribesalgo Urzelai,“Mikromatxista baten kontraesanak” (PDF)
ILUSTRAZIOA
- 1. saria: Loinaz Lekuona Izagirre, “Euri eta Auritz”
- 2. saria: Maitane Gartziandia Agirrezabala, “Historia ofizialak”